94 681 30 18 - 648 054 648

“Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Mendifilm jaialdian

Filma abenduaren 18an emango dute, 20:30ean Gasteizko Europa jauregian

“Aizkora hotsak goi mendietan”, Bideografik etxearen azken lana, mendi-zinemako IV. Nazioarteko Mendifilm jaialdiaren sail ofizialean lehiatuko da Gasteizen. Durangoko ekoizpen-etxea laugarrenez egongo da jaialdian, hau da, urtero hartu du parte Mendifilmen historia labur baina emakorrean. Iaz, Bideografikek euskarazko lan onenaren saria eskuratu zuen “Tamur: Kangchenjugako harribitxia” dokumentalari esker. Aurtengo jaialdian aurrekoetan baino lan gehiago egongo dira lehian, eta antolatzaileen esanetan, “kalitate hobea” dute.

Zer: “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentalaren emanaldia

Noiz: abenduaren 18an

Non: Europa jauregian, Gasteizen

Ordua: 20:30

Laburpena

Hiru pertsonaia, bidaia bat eta helburu bat amaieran: autoa Felix Baltistan Fundazioari ematea.
Abenturaren bitartean aizkora-erakustaldi bi euskal kultura ezagutarazteko. Eta kontakizun horrekin
batera, beste istorio bat. Alex Txikon, hiru pertsonaietako bat, kirol-erronka garrantzitsu batean murgilduko da: 8.000 metrotik gorako menditzar biren tontorra jotzea, G-1 eta G-2, eta K-2ra
igonda espedizioa biribiltzea. Istorio bi; desberdinak, baina pertsona baten bitartez elkarren artean
lotuta. Gai izango dira parte-hartzaileak abentura arrakastaz amaitzeko?

http://www.mendifilmfestival.com/

Leave a reply